XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

La oveja Dolly

Nahiz eta batzuek bide instituzionala bidezkoa dela uste duten, bakarrik bide horretan oinarritzen den estrategiaz mesfidatu behar dugu.

Sistemak bere estrategia oinarritzen du herria bereganatzean eta erabat gogoraraziko digute herriaren arazoak konpontzeko bide bakarra berea dela.

Garrantzi handiagoa emango diote protokolo-estetikari eduki-estetikari baino, hau da, erabakiak goitik hartu eta herriarengandik urrundu.

Ez da arbuiatu behar borroka instituzionala, baina herri borrokari funtsean guztiz lotuta egon behar du.

Estatuak zuzenean gauzatzen duen esplotazioak bere gainean ezarritako Nazioarteko Ordenu bati erantzuten dio, herri guztiak, gizaki guztiak Ordenu horrek ezartzen duen Sistemarenpean murgilduta gaudelarik.

Multinazionalek menderatzen duten Inperio berri honek Estatuek baino askoz ere botere ekonomikoa eta politiko haundiagoa dute.

Oraindikan ere ongi aztertu gabeko Sistema da, baina konturatu gabe herri aske, giza talde eta gutako guztion lehioen zirrikituetatik sartzen da gure ohiturak eta balioa aldaraziz.

Askotan Estatutik zuzenean jasaten dugun errepresioa baino askoz ere larriagoak izan daitezkeen arauak gure erraietaraino sartuz.

Doly ardia bezala herriak klonatu nahi dituzte, giza askatasunerako oso arriskutsuak diren ereduak eskaini, herrien ohiturak bateratu. eraberdindu, beisbol-txanoa eta hanburgesa gizarteratuko duen giza eredu bakarra sortzeko ahaleginetan dabiltzala gero eta argiago azaltzen zaigularik.

Dibertsitatean datza askatasuna eta aberastasuna.

Eta Ezberdina izateko eskubidea, gizakiaren oinarrizko Eskubide bat da.

Banakako, talde edota herrien nortasuna, autonomia, autodeterminazioa lortzeko Ezberdinatasuna zaintzea, babestea, beharrezkoa da.

Eta ez dago botere-eredu horri aurre egiten dion indarrezko erantzunik.

Zaila da zeinen edo zeren kontra jo behar den arriskustea, identifikatzea, ez baitute antolaketa eta aurpegia agirian uzten.

Honetatik atera daitezkeen hiru hausnarketa:

1. Giza-harremanetako teknologiazko eta kontsumozko ohitura berriek gure herri-nortasunari egiten dion mehatxua Estatuak eta bere ejerzitoak egiten diona bezainbestekoa da.

2. Kapitalismoa nahasita dabil multinazionalek sortarazten dituzten esplotazio kontzeptu berrien artean.

Sakon-sakonean aztertu beharreko era eta estilo ezberdinak dituen Neokapitalismoa da.